Ingeniariak-Deustu estropada
Ingeniariak-Deustu estropada | |
---|---|
Sorrera | 1981 |
Parte-hartzaileak | Deustuko Unibertsitatea Ingeniaritza Goi Eskola |
Modalitatea | aulki mugikorra |
Errekorra | Deustu 22:14 (2016) |
Garaipen gehien | Deustu (27) Ingeniariak (15) |
Azken ekitaldia | 2024 |
Irabazlea(k) | Deustu |
Webgunea | www.laregata.org |
Ingeniariak-Deustu estropada urtero Bilboko itsasadarrean jokatzen duten arraun lehiaketa da.[1] Lehendabizikoz 1981ean egin zuten EHUko Bilboko Ingeniarien Goi Eskolak Deustuko Unibertsitateari erronka bota zionean[2].
Ingalaterran usadio handia duen eta urtero ospatu ohi den Oxford-Cambridge estropadaren antzekoa da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitate mailako arraun-proba da, eserleku mugikorrean egiten dena, zortzi arraunlari eta lemazaina dituen olinpiar outrigger mailan hain zuzen ere[3]. Lasterketa hau filosofia amateur hutsez jaio zen, izan ere, txapeldunak ez du saririk jasotzen (irabazleak Bilboko Cafe Iruñan dagoen zilarrezko erretilu batean grabatzen du bere izena[4]), hala ere, ikasketa-zentroen arteko lehia handia da eta parte-hartzaileak, ikasleak ez ezik, gehienetan arraunlari profesionalak ere badira[5].
Deustu kolore gorri tradizionalaz aritzen da eta ontziak "Tomatera" izena du. Ingeniariak aldiz urdinez aritzen dira eta ontziak "Tuerkalari" izena du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estropada Ibaizabal ibaiaren itsasadarrean egiten da, Erandiotik Bilboko udaletxeraino, lau itsas miliatan zehar (7.408 metro)[6]. Salbuespenez eta bakarrik estropada honetarako Bilboko Udalak Deustuko zubia zabaltzen du, hirian kirol proba honek tradizio handia duelako[2].
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
- (R) Errekorra, ibilbide murriztua izan zuen 1991ko ekitaldia kontutan hartu gabe.
- ¹ 2015ean Ingeniariek Deusto abordatu zuten eta deskalifikatuak izan zirenez Deustu izan zen garailea. Dena dela 2016an oraindik ere auzitan jarraitzen du ekitaldi honek.
- 2020 eta 2021ean ez zen jokatu COVID-19 pandemia zela eta[16].
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denborak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arraunlariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|